Saltar la navegación

Hitz gutxitan

página de inicio ayuda (guía de consulta) buscar descargar (pdf) imprimir broken link

 

 

cita ENG Basque - history of translation CAT Basc - història de la traducció GLG Éuscaro - historia da tradución POR Basco - história da tradução SPA Euskera - historia de la traducción

 

origen jatorria

Euskara euskararen ondare-terminoa eta izen ofiziala da, hizkuntza bera izendatzeko erabiltzen dena. Hortik beste termino batzuk eratortzen dira, hala nola Euskal Herriaren izena edo hizkuntzaren hiztunena, euskaldunak. Haren aldaeretako bat, euskera, gaztelaniaz eta beste hizkuntzatan erabiltzen da zentzu berean.

 

otras denominaciones  beste izendapen batzuk

 Euskaraz zenbait forma daude hizkuntza izendatzeko:heuskara, eüskara, euskara, euzkera, eskuara, üskara, etab.

 

resumen laburpena

Euskarazko itzulpenaren historia jasotzen du sarrera honek. Euskal hizkuntzako lurraldeen egoera soziolinguistikoari buruzko zenbait datu ematen dituen atariko baten ondoren, atalik zabalena euskarazko itzulpen literarioari buruzkoa da, eta horrek, aldi berean, bi azpiatal ditu: XVI. mendetik hizkuntzaren bateratzerainoko itzulpenak (1968), eta data horretatik gaur egunera arteko itzulpenak. Lehen aldia, batez ere, lan erlijioso eta didaktikoen itzulpenen katalogoa da, gutxienez XX. mendean ondo sartu arte. Geroago, hizkuntza estandarra, euskara batua, izan zen euskal literaturaren modernizazioa eta hainbat lan filosofiko eta literarioren itzulpen sistematikoa ahalbidetu zituen tresna, ekimen publiko zein pribatuari esker, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaileen eta Inpreteen Elkartearen (EIZIE) lanaren garrantzia ahaztu gabe.

Bigarren atal batean, euskaratik beste hizkuntzetarako literatura-itzulpenei buruz hitz egiten da. Atal laburra da, euskarazko literatura XX. mendeko azken hamarkadan hasi baitzen beste hizkuntza batzuetara itzultzen. Bi fenomeno deigarrienak autoitzulpena eta gaztelaniaren bitartekaritza dira, nazioartekotzeko bide gisa. Azkenik, hirugarren atala itzulpen ez-literarioari buruzkoa da. Bertan, toki- eta autonomia-administrazioetako itzulpengintzari, enpresa pribatuko itzulpenari eta ikus-entzunezko itzulpenari buruzko datuak eskaintzen dira.

 

ficha erregistro

autor José Manuel López Gaseni
fecha de publicación 2022
referencia (cómo citar) López Gaseni, José Manuel. 2022. "Euskara - itzulpenaren historia" @ ENTI (Enciclopedia de traducción e interpretación). AIETI.
DOI https://doi.org/10.5281/zenodo.6363300
URL estable https://www.aieti.eu/enti/basque_EUS