| ENG Basque - history of translation CAT Basc - història de la traducció GLG Éuscaro - historia da tradución POR Basco - história da tradução SPA Euskera - historia de la traducción |
jatorria
Euskara euskararen ondare-terminoa eta izen ofiziala da, hizkuntza bera izendatzeko erabiltzen dena. Hortik beste termino batzuk eratortzen dira, hala nola Euskal Herriaren izena edo hizkuntzaren hiztunena, euskaldunak. Haren aldaeretako bat, euskera, gaztelaniaz eta beste hizkuntzatan erabiltzen da zentzu berean.
beste izendapen batzuk
Euskaraz zenbait forma daude hizkuntza izendatzeko:heuskara, eüskara, euskara, euzkera, eskuara, üskara, etab.
laburpena
Euskarazko itzulpenaren historia jasotzen du sarrera honek. Euskal hizkuntzako lurraldeen egoera soziolinguistikoari buruzko zenbait datu ematen dituen atariko baten ondoren, atalik zabalena euskarazko itzulpen literarioari buruzkoa da, eta horrek, aldi berean, bi azpiatal ditu: XVI. mendetik hizkuntzaren bateratzerainoko itzulpenak (1968), eta data horretatik gaur egunera arteko itzulpenak. Lehen aldia, batez ere, lan erlijioso eta didaktikoen itzulpenen katalogoa da, gutxienez XX. mendean ondo sartu arte. Geroago, hizkuntza estandarra, euskara batua, izan zen euskal literaturaren modernizazioa eta hainbat lan filosofiko eta literarioren itzulpen sistematikoa ahalbidetu zituen tresna, ekimen publiko zein pribatuari esker, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaileen eta Inpreteen Elkartearen (EIZIE) lanaren garrantzia ahaztu gabe.
Bigarren atal batean, euskaratik beste hizkuntzetarako literatura-itzulpenei buruz hitz egiten da. Atal laburra da, euskarazko literatura XX. mendeko azken hamarkadan hasi baitzen beste hizkuntza batzuetara itzultzen. Bi fenomeno deigarrienak autoitzulpena eta gaztelaniaren bitartekaritza dira, nazioartekotzeko bide gisa. Azkenik, hirugarren atala itzulpen ez-literarioari buruzkoa da. Bertan, toki- eta autonomia-administrazioetako itzulpengintzari, enpresa pribatuko itzulpenari eta ikus-entzunezko itzulpenari buruzko datuak eskaintzen dira.
erregistro
| José Manuel López Gaseni | |
| 2022 | |
| López Gaseni, José Manuel. 2022. "Euskara - itzulpenaren historia" @ ENTI (Enciclopedia de traducción e interpretación). AIETI. | |
| https://doi.org/10.5281/zenodo.6363300 | |
| https://www.aieti.eu/enti/basque_EUS |